XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

. (1981, 299). 4. MITXELENAK ZENBAIT STANDARD-EREDURI EGINDAKO KRITIKAK

4.1. Honainokoan ikusi denez, euskalki guztien azpiegituran bazegoela halako oinarri orokor bat erakusten saiatu zen Koldo Mitxelena.

Oinarri hori, bestalde, zenbat eta historian gorago egin orduan eta zabalagoa zela ere frogatuko zuen eta mendez mende galduz joan den euskararen batasuna berreskuratzeko nahitaezkotzat jotzen zuen, ahal zen neurrian behintzat, oinarri orokor horri eustea eta indar ematea.

Hori dela eta gogor erasoko zituen delako oinarri hori bertan behera utziz azkenorduko berrikeriak edo txokokeria hutsak besterik ez zirenak bultzatuko zituztenen ahaleginak.

Hortik, beraz, arestian aipatu diren gipuzkera osotuari, nafar-lapurtera literarioari eta hiperbizkaiera-ren jarraitzaileei zuzendutako kritikak.

Bestelakorik ere erasoko zuen, ordea, Mitxelenak.

Izan da gurean euskararen batasuna lehenbiziko euskaldunen hizkuntzan bilatu nahi izan duenik.

Askozaz ere garbiago, jatorrago, zuzenago... antzeman diote, nonbait, antzinako euskaldunek erabil zezaketen euskara hari gaurregun darabilgun honi baino.

Alabaina, kobazuloetan bizi ziren geure arbasoen hizkuntza ezagutzen ez genuelarik eta ezagutzeko bitartekorik ere ez geneukalarik, zer eta asmatzea zen horretarako geratzen omen zitzaigun bide bakarra.